Ikasgai berriak egongo dira datorren kurtsoan Errenteria Musikalen: Gaur egungo harmonia eta Inprobisazioa

2018-2019 ikasturtean Errenteria Musikalek bi ikasgai berri aurkeztuko ditu: Gaur egungo harmonia eta Inprobisazioa.

Harmonia ikasteko ez da beharrezkoa aurrezagupenik izatea eta honako hauek dira ikasgaiaren helburuak:

  • Melodia bat harmonizatzea
  • Gustuko diren abestiak entzumenez transkribatu eta zifratzea
  • Norberarentzat zein konboetarako abestiak konposatzea gustuko den estiloan
  • Harmonia tradizionalaren oinarriak ulertzea

Ikastaro hau ostegunetan izango da, 17:00etatik 18:30era.

Inprobisazioa ikasgaiaren helburua da aurretik idatzita ez dagoen musika sortu eta jotzeko behar diren elementuak menderatzea. Klaseak praktikoak izango dira eta oinarrizko musika ezagupenak behar dira Inprobisazioa ikasteko. Ikastaroa astelehenetan izango da, 18:30etik 20:00etara.

Matrikulazioa

Gaurtik eman daiteke izena bi ikastaroetan eta informazio gehiago eskatzeko Errenteria Musikalekin jar daiteke harremanetan.

Errenteria Musikaleko kurtso amaierako ikasleen emanaldiak

Egun hauetan ikasturte bukaerako emanaldiak egingo dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek. Hemen ikus daitezke hitzordu guztiak.