Bihar Gaztañoko IV. Kronoigoera izango da

Bihar, hilak 16, eguerdiko 12:00etan, Gurpil Arteak antolaturiko IV. Gaztañoko Kronoigoera izango da. Ibilbidea 400 metrokoa izango da, Gaztañoko plazatik Atarramendiko kaskora.

14 urtetik gorako edonork eman dezake izena Gaztañoko plazan 11:30ean bihar bertan.

Bi sari egongo dira: sailkatutako lehenbiziko emakumearentzat eta lehenbiziko gizonarentzat.

Gomendatzen da bakoitzak bere txirrinda eta kaskoa eramatea.

Informazio gehiago: facebook.com/Gurpilartea