Juan Crisostomo Arriaga kalea berrurbanizatzeko lanak aste honetan hasiko dira

Aste honetan hasiko dituzte Juan Crisostomo Arriaga kalearen berrurbanizazio-lanak. Udalaren asmoa da kale honetan oinezkoen zirkulazioa hobetzea, ibilgailu-zirkulazio nortasuna mantenduz.

Proiektu honek oinezkoen irisgarritasuna egokitzeko xedea du, eta horretarako kalearen zati eta puntu ezberdinetan jardungo dute.

Beste alde batetik, Norberto Almandoz kalea eta Juan Crisostomo Arriaga kalearen elkargunean dagoen eskaileraren egokitzea burutuko dute, eta, beraz, oinezkoan segurtasuna hobetuko da.

Lanek 9 aste irautea aurreikusten dute.