Iztietako Auzo Batzarra asteazkenean izango da

Asteazkenean, hilak 27, Iztietan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Gurekin Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia, eta Nagore Basurto, gizarte zerbitzuen zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Pixkanaka auzo guztietan egiten ari dira Auzo Batzarrak. Orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan, Agustinetan, Olibeten, Alabergan, Lartzabalen, Pontikan eta Erdigunean burutu dira, eta datorren astean Beraunen egingo da.