Ostegunean zinema egokitua egongo da familia guztiarentzat: ‘Richard, Zikoina’ filma

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriako elkarteek Bizitu proiektuaren bigarren saioa aukeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat.

Hortaz, datorren ostegunean, ekainaren 28an, arratsaldeko 18:00etan Richard, Zikoina filma disfrutatzeko aukera egongo da Niessen Kulturgunean.

Sarrera doan izango da eta parte hartzaileentzat sorpresak egoteaz gain, Eskuaire elkartea ere egongo da, pertsona gor eta gor-mutuen egoera gerturatuko dute zeinu hizkuntza erabiliz aldibereko itzulpena eginez. Itzulpen hau gazteleraz izango da.

Bestalde, publiko guztientzat pelikula eskaintzeaz gain, saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta egongo dira, beharrezkoa bada ikusleek mugitu ahal izango dute, gunea txukunduko da parte-hartzaileak erosoak egon daitezen… dibertsitate futzionala duten haurrentzat zinema egokituz; horrela esperientzia hau ere partekatuko dute Bizitun parte hartu nahi duten beste haur eta familiekin.

Sarrerak filmea hasi baino lehen banatuko dira Niessen Kulturgunean bertan.

Bizitu proiektua

Bizitu proiektuaren helburuak honako hauek dira:
– Dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko esperientzia eskaintzea, baldintza berdinetan.
– Aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea.
– Elkar ezagutaraztea eta aisialdiko gune horretan ere parte hartaraztea, saioa publiko guztiari eta haur guztiei irekita baitago.

Gune kulturalek orokorrean eta batez ere behar bereziak dituzten haurren familientzat benetazko aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak azaldu nahi dituzte. Eta zine aretoak egoera berean daude: ezin dira topagunea bihurtu pertsona hauen beharrei aurre egiteko. Hauxe da proiektu horren ardatza: denoi gerturatzea zinemaren esperientzia, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuz, izan ditzaketen behar bereziei erantzuten. Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek lagutzen dieten haurrei erantzuna eman nahi die, eta aisialdia eta kultura funtseskoak dira pertsonen garapenean.