Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Planaren onarpena informazio publikoan jarri da

Errenteriako soinu-ingurua hobetzeko plana onartu du udalak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko ku­tsa­dura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuaren 19 atalaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jar­tze­ko epe bat zabal­tzen da, egokiak diren alegazioak egin ahal di­tza­ten.

Soinu-ingurua hobetzeko plan honek kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak zehazten ditu eta, horrek, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragin zuzena izango du.

Hori dela eta, Errenteriako Soinu-ingurua Hobe­tze­ko Plana 2017-2021, hilabeteko epean egongo da ikusgai Zu! Zure Udala arreta zerbi­tzu­an, astelehena, asteazkena eta ostiraletan, 7:30etatik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etatik 20:00etara. Epe berean alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Dokumentazioa ikusteko sakatu hemen.