Hiri mantenuaren azken lanak

Hona hemen hiri mantenu sailak egin dituen azken lanak. Batzuk altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait hiritarren eskaerei erantzuteko.

Fanderiako igogailuaren eskilara kaxa margotu dute.
Niesseneko kamerinoak margotu dituzte.
Kaputxinoetako tunela margotu dute.
Bankuak jarri dituzte Elizako kalean eta Sorgintxulon.
Maria de Lezo kalean basilika inguruko bankuak berritu dituzte.
Antideslizantea jarri dute Bidasoa kalean eta Xenpelarren.