Emakumeen Etxearen bilera egongo da uztailaren 3an

Uztailaren 3an, 18:00tan, Xenpelar Etxean, ikasturte honetako Emakumeen Etxearen azkeneko bilera egingo da.

Geroz eta gertuago dago Emakumeen Etxea irekitzeko unea. Hortaz, Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diete, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!