Errenteria Esklerosi Anizkoitzagatik bustiko da igandean

Uztailaren 8an (igandea), beste urte batez, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina ospatuko da Errenterian. Gizartea sentsibilizatzeko eta dirua lortzeko kanpaina hau Gipuzkoako beste 15 puntutan ere burutzen da.

Esklerosi Anizkoitza Fundazioak, ADEMGI-ren laguntzarekin antolatutako jardunaldi solidario honen helburua da, gizartea sentsibilizatu eta gaixotasun neurologiko honek sortzen dituen arazoez informatzeaz gain, ADEMGI-k 2007ko maiatzean ireki zuen “Esklerosi Anizkoitza eta beste gaixotasun neurologikoen zentroa”n gaixotasuna duten pertsonei eskaintzen dien birgaitze zerbitzua finantzatzeko dirua lortzea.

“Busti Zaitez”, bai Euskadin eta baita Estatu mailan ere dagoen Esklerosi Anizkoitzaren aldeko kanpainarik garrantzitsuena da eta urtero milaka euskal herritarrek parte hartzen dute.

Esklerosi Anizkoitzaren alde lagundu edo kanpainan parte hartu nahi dutenek, uztailaren 8an Fanderiako udal igerilekura joan eta Elkartearen stand-era hurbildu daitezke gaixotasunari buruzko informazioa jaso edo salmentan dauden “Katuki Saguyaki” produktuak erostera. Bestalde, igerilekuan EAgatik sinbolikoki igeri egin daiteke. Parte hartzen duten guztiei igeri egindako metro kopuruen ziurtagiri bat eman zaie. Jardunaldiaren metro guztiak batuko dira, batez ere gazteei eragiten dien gaixotasun sendaezin hau duten pertsonei elkartasuna adierazteko ekintza sinboliko batean.

Kanpaina hau Errenterian garatu ahal izateko Udalaren eta herriko boluntarioen laguntza izan dute. Aurten bereziki, eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek IrutxuloSub Urpekariak Klubeko kideei, bataio solidarioak eskeintzeagatik.