Iazko denboraldian Touring taldea utzi zuten jokalarietako asko klubera itzuliko dira

Iazko denboraldian Touring futbol taldea utzi zuten jokalarietako asko klubaren egoerari buelta eman asmoz etxera bueltatuko direla adierazi du taldeak.

Hain zuzen ere, honako jokalari hauek bueltatuko dira:

Mikel Benito
Gorka Guemes
Gallegos
Gorka Benito
Ivan Romero
Unai Mitxelena
Aaron Latiguillo
Mikel Murua
Castaño
Almandoz
Iñigo Cayetano
Anartz
David Jimenez
Urko Ezkurdia
Bernal

Klubaren zuzendaritzak estrategikotzat jo du erabakia eta horrekin sortuko den ilusioa. Halaber, Touring taldearen etorkizuna ziurtatzeko balio izatea espero du, eta baita hasitako bideari jarraitasuna emateko ere.

Entrenatzaile berriak aurkeztu dituzte

Bestalde, taldeak berriki aurkeztu ditu eta Gizonezkoen ohorezko erregionaleko taldea eta Emakumezkoen lurralde mailako taldea prestatuko dituzten entrenatzaileak.

Gizonezkoen taldearen arduradun nagusia Joxe Aranburu izango da eta bigarren entrenatzaile gisa Juan Mari Serrano izango du eskutik.

Emakumezkoen Taldeko entrenatzaile ardura Naroa Muruak izango du eta bigarren entrenatzaile gisa Miguel Gutierrez arituko da.