Berezia izango da aurtengo Erromeria eguna, 20. urteurrena ospatuko baitu

Kultura 2018-07-04 | 0

Uztailaren 14an (larunbata) izango da aurtengo Erromeria eguna eta edizio hau berezia izango da, 20. urteurrena ospatuko dute eta.

Duela 20 urte hasi zen Ereintza dantza taldea Erromeria eguna antolatzen, dantza plazara hurbiltzeko asmoz. Urteotan plaza dantzen bilakaera oso interesgarria izan dela adierazi dute arduradunek, eta horretan aritzen den jende kopurua handitzen joan dela. Hortaz, Erremeria egunaren egitaraua ere zabaltzen joan dira.

Gainera, aurten esfortzu berezia egin dute 20. urtebetezea ospatzeko, egun horretan gozatu ahal izango den egitaraua honako hau izango delarik:

10:45: Diana. Herriko kaleetan zehar.

11:00: Bola joko txapelketa. Foru plazan.

11:30: Castellers Villafranca

11:30ean hasita plaza batetik bestera

1.-Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria)

2.-Xabier Olaskoaga plazan (Niessen)

3.-Zumardian

Hamaiketakoa. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria)

12:00: Kalez-kale, Aiko taldearen Dantza-poteoa

13:00: Gelajauziak. Kukai. (Zumardia)

14:30: Herri bazkaria. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria)

18:00: Erromeria. Zumardian.

Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendi eta Quico Pugesen eskutik.

Gonbidatu bereziak: Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien.

Aipagarria da gonbidatuak, izen handiak izateaz gain, Erromeria egunarekin nolabaiteko lotura dutela, izan ere, denek hartu dute parte bertan noizbait.

Herri bazkaria

500 lagunentzako Herri bazkaria egongo da eta txartelak salgai daude jada, 15€tan helduentzat eta 10€tan gaztetxoentzat. Honako toki hauetan eros daitezke:

  • Ereintza Elkartean: 943 526553
  • Arkaitza tabernan
  • Paki Dietetika Zentroan

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna