Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusi nahi al duzu?

Madalenak hurbiltzen ari diren honetan, txupinazoa Udaletxe barrutik bizitzea gustatuko litzaizuke? Hala bada, gaurtik uztailaren 13a bitartean email bat bidali ezazu alkatetza@errenteria.eus helbidera zure izen-abizenak eta telefonoarekin edo deitu 943 44 96 11 telefono zenbakira, eta zozketan sartuko zara. 10 pertsona (5 “sarrera bikoitz”) izango dira, guztira, txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dutenak.

Zozketa uztailaren 16an egingo da.