Probintzietako Erret Abelbideko 3.etapa antolatu du Urdaburuk larunbaterako

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Probintzietako Erret Abelbideko 3.etapa antolatu du uztailak 14rako. Ibilaldia Zarrantzetik Aldatz herrira izango da eta bidean Etxaleku, Pagadiandieta mendia, Ihaben eta Beramendi herrietatik pasako da. Zeharkaldia denera 5:30 ordukoa izango da. Garai honetan urtero egiten duten moduan, ibilaldiaren eguna borobiltzeko, bazkari goxo bat dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek inguruko jatetxe batean.

Irteera 07:00etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan, edo elkarteko web orriaren bitartez.