Erabilera azterketa Listorretan

Errenteriako Udalak azterketa bat egingo du Listorreta-Barrengoloiako natur eremuan, Aiako harria natura parkean kokatua (Natura 2000 sarea). Helburua, bisitari kopurua neurtzea eta haien erabilerak aztertzea da. Listorreta-Barrengoloiak harrera bikaina dauka Errenteriako eta beste leku askotako heritarren artean. Udalak ingurune zoragarri horren erabilera eta gozatzea bere kontserbazioarekin uztartu nahi ditu.

Larunbat eta igande honetan ingurumen teknikari batek elkarrizketak egingo dizkie erabiltzaileei eta erabilerari lotutako datuak jasoko ditu. Abuztuan prozedura errepikatuko da. Bildutako datuak eta behaketa izango dira azterketaren oinarriak.