Madalenetako lepoko zapiak salgai izango dira bihartik aurrera

Kultura | Madalenak 2018-07-13 | 0

Gertu ditugu Madalenak eta Jai Batzordeko kideek proposamen berriak ekarri nahi dituzte aurtengoan. Horietako bat, Madalenetarako atera duten lepoko zapia da: “Gure herriko jaiek nortasun propioa dute eta soinean lepoko zapi berdina emateak identitate hori indartuko du”, adierazi dute.

Zapiak bihartik, uztailaren 14tik, aurrera izango dira salgai Errenteriako auzoetako hainbat salmenta puntuetan, 6 euroan.

Madalenetako zapien salmenta puntuak :

  • Erdialdea: Hostoak, Ayele, La coquine deco, Distira, Katuka, Mª Asun Lentzeria, TM Diseño, Sweet Lady, M.l. Mertzeria, Ikusi Makusi, Rosmy.
  • Lartzabal: Lartzabal Taberna
  • Gabierrota: Zubia kafetegia
  • Fanderia: Fanderia gozo denda, Kiroldegiko taberna
  • Agustinak: Ondara taberna
  • Gaztaño: Auzo elkartea
  • Alaberga: Graficas diana
  • Kaputxinos: Geza eta gazia gozo denda, Sorgintxulo estankoa
  • Beraun: Calzados Koro, San Markos kaleko estankoa
  • Pontika: Jubilatuen etxeko taberna
  • Galtzaraborda: Carnicería Irizar, Jaizkibel kaleko estankoa
  • Zamalbide: Zamalbide taberna
  • Iztieta: Almacenes Iztieta, Confecciones Casamayor

 

No comments yet.

Utzi erantzuna