Auzo guztietan egin diren batzarrek jende ugari bildu dute

Azken hilabeteotan Auzo Batzarrak egin dira herri guztian zehar. Guztira, 817 lagunek parte hartu dute apirilaren 12an hasi eta uztailaren 4a bitarte egindako 15 bileretan.

Batzarretan Udaleko ordezkariek azken urteetan egindakoaren berri eman dute eta bizilagunen proposamen eta kezkak jaso, 307 eskaera, hain zuzen ere.

Azken garaiko batzar jendetsuenak izan dira hauek.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bertaratutakoei.