Trafiko aldaketak Madalenak direla-eta

2018ko Madalenak, izango direla-eta hiriguneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte:

Trafikoa moztuko da

– Touring etorbidea uztailaren 18ko 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.

– Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko.

Hiri barruko eta hiri arteko garraiorako lineak

– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokiara eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Alameda eta Gabierrota.

– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Alameda, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

Garajeak

– Trafikoa mozten dela-eta eragina duten garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.

Taxiak

– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian.

– Jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

TAO

– TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 21eko 13:30etik 26ko 09:30era.

Merkatuzarreko aparkalekua

– Aparkalekua itxita egongo da, uztailaren 19tik 25era.

Aparkaleku alternatiboak

– Aparkalekuak prestatuko dira bi eremu hauetan:

– Uztailaren 21etik 25era Telleri-Alde ikastetxean.

– Uztailaren 21etik 25era Lousada kalean Arramendi Parkerako sarbidean

Zamalanak

– Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

Beste trafiko mozketa batzu

– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.

Gauero, autobus zerbitzua auzoetara

Aurten ere jaietan zehar gauero auzoetara autobus zerbitzua egongo da, eta zerbitzu hau gainera zabaldu egin da, puntu gehiagoetara helduko baita eta hitzartutako tarteko geltokiak ere izango baitira.