Lanak Santa Clara plazan

Datorren astelehenean, hilak 23, bide-zorua berritzeko eta argiteria kanalizatzeko lanak hasiko dituzte Santa Clara plazan.

Madalenak direla eta Nafarroa Hiribidearen zati bat moztuko dela baliatuz, Tomas Lopez kalearen eta Touring hiribidearen arteko biribilgunearen tartea moztuko dute. Hori dela eta, Fanderia eta Gabierrotaranzko irteera galaraziko da uztailaren 27ra arte.

Hortaz, Santa Clara, Tomas Lopez edo Zapirain Anaien kaleetatik irteten den trafiko guztiak Agustinetatik zehar atera beharko du, Jorge Oteiza ibilbidetik.

Debekatuta egongo da Agustinetatik Santa Clararantz irteera, eta Gaztelutxo biribilgunea Tomas Lopezerantz itxi egingo da beheranzko zentzuan.

Touring ibilbideko 4. zenbakiko garajeetara Matxain biribilgunetik sartu eta atera ahal izango da.

Jaiak bukatu ondoren, uztailaren 26ean, 14:00etan Nafarroa Hiribideko trafikoa irekiko da Donostiarantz, baina Irunerako norabidean itxita mantenduko da. Beraz, Iruneranzko norabidean dauden autobus geltokiek (Niessen, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabal) baliogabetuta jarraituko dute.

Ostiralean, hilak 27, 19:00etan trafikoa bere onera itzuliko da.