Herriko kale-igogailuak goizaldeko hirurak arte egongo dira irekita Madalenetan

Gaur hasi eta datorren ostegunera arte ordutegi berezia izango dute kale-igogailuek. Hain zuzen ere, goizaldeko 03:00rak arte egongo dira irekita Madalenak direla-eta.

Uztailaren 26ean, ostegunean, berrezarriko da ohiko ordutegia.