Bihar jarriko dituzte salgai Bizipozaren jairako sarrerak

Gazteria | Kultura 2018-07-25 | 0

Bihar, osteguna, Errenterian irailaren 29an ospatuko den Bizipozaren jairako sarrerak salgai jarriko dituzte Internet bidez.

Jaia irekia izango da, soilik Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta bazkaria izango dira ordaindu beharreko ekintzak.

Pailazoak ikusteko sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai eta bazkariko txartelak ere, 5 eurotan.

Pailazoen ikuskizuna 11:45ean izango da Irria gunean.

Bazkarirako, berriz, bi txanda izango dira. Lehen txanda 13:30ean izango da, eta bigarrena 15:00etan. Bi bazkariak Merkatuzar eraikinean izango dira, eta menua ondorengoa: sarrerakoak, oilaskoa saltsan, postrea eta edaria. Bazkarirako txartela erosteko momentuan garrantzitsua izango da bakoitzak zein txandatan bazkaldu nahi duen aukeratzea.

Sarrerak ondorengo helbidean izango dira salgai: www.bizipoza.eus.

No comments yet.

Utzi erantzuna