Madalenetako argazkiak herritarren eskura

Kultura | Madalenak 2018-07-26 | 0

Madalenak amaitu berritan, jaietako eta jaien atariko hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditugu Herri Bizian, Erromeria Egunetik hasi eta uztailaren 25a arte. Guztiak Flickr-en jarri ditugu, herritarrek bertan ikusi edo, hala nahi izanez gero, deskargatzeko.

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea eta berdin zabaltzea da.

Ondorengo estekan aurki daitezke irudiok: https://www.flickr.com/photos/herribizia/albums

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

  • Sartu nahi duzun albumean.
  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, gezi bat agertzen da beherantz. Egin klik bertan.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Gorde irudia.

Era berean, jaietan egindako jarraipenari esker eta sare sozialetan #Madalenak2018 traolarekin herritarrekin, eragileekin eta beste hedabide batzuekin batera egindako festen kontakizun kolektiboaren bilduma osatu dugu. Ondorengoa da hori ikusteko lotura: https://labur.eus/Em2vU

Horrez gain, Herri Bizian jasota dugun beste une berezi bat, jaien hasierako txupinazoa izan da. Zuzenean emititu genuen streaming bidez baina, bertatik bertara edo pantailaren bidez ikusteko aukerarik izan ez bazenuen orduan, edo momentua berriz gogora ekarri nahi baduzu, sarean zintzilikatu dugu guztion eskura bideoa:

 

No comments yet.

Utzi erantzuna