Udalak 2.200 eskutitz bidali ditu Pontikako lurrazpiko aparkalekuen proiektuaren harira

Errenteriako Udalak Pontikan hutsik dagoen eremu batean lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko asmoa dauka; hain zuzen ere, Gecotor fabrika zegoen lursailean eta inguruetan, Barandiaran Parkeko Garajea, alegia.

Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakitea interesa duten pertsona nahikorik badagoen proiektua bideragarria izan dadin. Hori dela-eta, 2.200 eskutitz bidali ditu Udalak inguruko etxebizitzetara.

Eskutitzotan proiektuaren berri ematen zaie bizilagunei eta eskatzen zaie, garajeetan interesa badute, aurre-izena ematea horretarako egokitutako bideen bitartez.

Proiektuari buruzko informazio gehiago, hemen.