2018ko Mendiko Argazki Lehiaketa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Mendiko Argazki Lehiaketa antolatu du Jesus Hospitalerren oroimenez.

Lehiaketa argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den pertsona orori egongo da zuzenduta.

Aurtengo lehiaketaren gaia honako hau da:“Kirol ekintza mendian”: mendian kirol ekintzetan eginiko argazkiak (mendia, senderismoa, irteerak, eskalada, eskia, espeleologia…).

Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali ahal izango dituzte formatu digitalean eta proposatutako gaiarekin lotura dutenak. Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 18an hasi eta urriaren 18an amaituko da.

Epaimahaiaren erabakia 2018ko azaroaren 15etik aurrera jakinaraziko da.

Hona hemen parte hartzeko oinarriak.