Larunbatean, tailerrak Listorretan

Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2018ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.

Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatzen ari dira udaran zehar: gautxoriak askatzeko jarduera, narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera, etab. Larunbata honetan, abuztuak 4, antolatutako azken ekimena burutuko da: AITZBITARTEKO LEHEN GIZAKIAK, HISTORIAURREKO BIZIMODUA erakustaldi eta tailerrak Aizpitarteko Lagunak elkartearen eskutik.

 

Data: Abuztuak 4, larunbata
Ordua: 10:00

Jarduera hau doakoa da

Informazioa eta erreserbak:
943 495 069 / 688 895 068
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net 
www.parketxesarea.org