Errenteriako Udalak ibilgailu elektriko bat erosi du eta bi karga puntu berri jarri

Udaletxeak ibilgailu elektriko bat erosi du, Hiri Mantenuko departamentuak erabiliko duena. Ibilgailuak 300 Km-ko autonomia dauka.

Bestalde, herritarren artean ibilgailuen elektrifikazioa bultzatzeko, Merkatuzar aparkaleku publikoan (Pablo Iglesias, 3 kalea), bi karga puntu jarri dira. Karga gaitasuna erdi-azkarra da, 22 KWko potentzia du eta Mennekes hargunea erabiltzen da. 16 Ako schuko entxufea ere badago bertan. Kargaren kostea doakoa da, beraz, aparkalekua erabiltzeko zehaztutako prezioa besterik ez da ordaindu behar.

Ekimen hauek mugikortasun iraunkorra sustatzeko egin dira. Izan ere, Errenterian isurpen gehien lotuta dituen alorra mugikortasunaren alorra da, erregaiaren kontsumotik eratorria, batez ere.

Erositako ibilgailuaren kostua 19.870,56 €koa izan da, eta kotxe elektrikoak kargatzeko bi puntuen kostua, berriz, 8.620,37 €koa.

Ibilbailu elektriko eta hibridoentzat hobariak

Bestalde, ordenantza fiskaletan ibilgailu elektriko eta hibridoentzat hobariak aurreikusten dira. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotaren % 50eko hobaria eska daiteke ibilgailu elektrikoetan edo hibridoetan, gehienez ere ibilgailu berriaren lehen 2 urteetan aplikatuko da.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.