XXIII. Errenteria Film Laburren Jaialdira lanak aurkezteko epea, zabalik

Kultura 2018-08-06 | 0

Azaroaren 22tik 24ra Errenteria Film Laburren Jaialdiaren XXIII. edizioa ospatuko da. Urriaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak interesdunek Cilckforfestivals edo Festhome plataformetan eta gehienez 15 minutuko iraupena izango dute.

Hautatutako lanak azaroaren 22, 23 eta 24ean ikusi ahal izango dira Niessen zinemetan. Sari banaketa azaroaren 24ean egingo da Niessen Kulturgunean eta egun horretan bertan, saritutako filmak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Errenteriako Udaleko Kultura sailetik dei berezia egin nahi diete euskarazko lanak ekoizten dituzten zinemagileei euren filmak aurkez ditzaten. Horrez gaiz, gogorarazi nahi izan dute, Oarsoaldeko lanik onenak ere saria izango duela.

Guztira hamar sari banatuko ditu epaimahaiak:

  • Zuzendaritza onenari saria: 1.000€, diploma eta trofeoa
  • Animaziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Fikziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Film labur dokumental onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa
  • Euskarazko lan onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Oarsoaldeko film labur onenari saria: 300€, diploma eta trofeoa
  • Gazte saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Aipamen berezia aktore eta aktoresa onenari: 200 € eta trofeoa

Oinarrien berri izateko edo informazio gehiagorako: film.errenteria.eus

No comments yet.

Utzi erantzuna