Txoko bat: Santa Maria Madalena Basilika

Santa Maria Madalena Basilika (Ermita izen okerraz ezagutu ohi dena), hainbat hipotesiren arabera, X. eta XI. mendeetan eraiki zen. Herriko eraikin zaharrenetarikoa da eta, izan zuen lehen erabilerari dagokionez, legenardunei ostatu ematea izan zen (Maria Madalena legenarrak jota hil zen) eta, horregatik dago hiribildutik kanpo.

Oreretako – garai hartan zuen izena – lehen parrokia izan zenez, bere omenez ospatzen dira herriko jaiak. Bildutako dokumentazioari jarraiki, eraikina 1476an erre zen eta 1514an, umezurztegia zen.

XVIII. mendean hondatu egin zen eta berregin ondoren, XIX. mendean, kanpai fabrika izan zen.

2013. urtean egin ziren azkeneko obra handiak. Azken bosturteko honetan, herritar talde batek ospea eman dio eraikinari, antolatutako kultur jarduera mordoari esker.

Errenteria Herri Bizia aldizkariaren 6. zenbakian argitaratutako artikulua.