Ostiralean bigarren eskuko bizikleten merkatua egongo da Zumardian

Irailaren 14ean, ostiralarekin, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko da Errenteriako Gamon zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.

Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da irekita. Ekarri saldu nahi duzun zure bizikleta edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak…). Ez da onartuko 400 € baino prezio garestiagorik.

Doako gordailu sistema bidezko sal-erosketa pertsona guztien eskura ipiniko da. Gordailu zerbitzuan antolakuntzako kideak arduratuko dira haien zainketaz eta salmentaz, eta 20:00ak baino lehen saldutakoaren artikuluen dirua bueltatuko dute eta saldu ez direnak jabeei itzuli.

Era berean, aukera paregabea da behar duzun bizikleta eskuratzeko prezio ezin hobean.

Ekimen hau, urtero antolatzen den Europako Mugikortasun jasangarriaren egitarauan kokatzen da, eta aldi berean, Udala garatzen ari den Hondakinen prebentzio planean primeran txertatzen da.

Oharra: parte hartzeko adin nagusikoa izan behar da eta datuak utzi beharko dira (NANa eta telefono zenbakia).