Errenteriako Hirigune Historikoa elkarrekin eta genero-ikuspegitik aztertzeko prozesu parte-hartzailea martxan jarriko da bihar

Errenteriako Hirigune Historikoa progresiboki hobetzearen aldeko apustua egin Udalak. Horretarako, hainbat azterlan eta proiektu erabilgarri jarri ditu abian, helburu hori epe ertainean nahiz epe luzean lortzeko asmoz.

Testuinguru horretan, hurrengo asteazkenean, irailaren 12an, martxan jarriko da Errenteriako Hirigune Historikoa elkarrekin aztertzeko prozesu parte-hartzailea. Betiere, genero-ikuspegitik eginda eta oinarri erabilgarriak jartzeko hirigunea inguru anitz, konplexu, inklusibo eta kalitatezko bilaka dadin.

Prozesu horren emaitzak aurretik egindako azterlanetakoei erantsiko zaizkie ingurunearen hobekuntza globala izan dadin eta, aldi berean, eskaera eta behar anitzei erantzuna emateko xedez.

Prozesu horren proposamena da ibilbide bat egitea, guztion artean ezagutu ahal izan dezagun udalerriaren egungo egoera. Hori oinarri hartuta, udalerriak dituen arazoen inguruko hausnarketa egingo da gizarteratze, segurtasunaren pertzepzio eta bizi-kalitatearen inguruan. Hori guztia, batera definitu ahal izateko ingurunea hobetzeko bideak, horien egokitasuna, bideragarritasuna eta lehentasuna balioetsita.

Hiru lan-saio aurreikusi dira guztira. Proposatutako lehen topaketa informatzailea izango da eta irailaren 12an egingo da Pleno Arteoan, 19:00etan. Bertan, hirigintza modernoaren iturburuak azalduko dira, alderdi horren egungo egoera eta genero ikuspegia duen hirigintzaren oinarrizko printzipioak, ezagutza erabilgarri gisa, hausnarketa egiten jarraitzeko gaiari buruzko eztabaidatzea lortu arte. Topaketari amaiera emateko, prozesua bera, duen helburua nahiz planifikazioa eta proposatutako dinamikak azalduko dira.

Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak lehen saioan parte hartzera, herritarrengan interesa eta aurrean duen ibilbidea elkarrekin egiteko konpromisoa piztuko duelakoan.