Urdaburu kalea eta Galtzaraborda etorbidea lotuko dituen igogailua jartzeko lanak martxa onean doaz

Galtzaraborda | Hiri antolamendua 2018-09-12 | 0

Pasabidea jartzen ari dira egun hauetan.

Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin Urdaburu kalea eta Galtzaraborda kalea lotuko dituen igogailua ipintzeko lanak martxa onean doaz. Egun hauetan pasabidea jartzen diardute langileek eta datorren astean Urdaburu kaleko urbanizazio lanak egingo dituzte.

Urriaren bukaerarako igogailua prest egotea aurreikusten da.

No comments yet.

Utzi erantzuna