Ikasturte berria Udal Bibliotekan

Hezkuntza | Kultura 2018-09-13 | 0

Urtero bezala, Udal Bibliotekak jarduera ezberdinak antolatu ditu haur eta helduentzat:

-Haurrentzat : irakurketa klubak eta Irakurketa ozenki.

-Helduentzat : literatur solasaldiak euskaraz eta gaztelaniaz eta burua astintzeko jarduera eta hitzaldiak

Gainera, aurten jarduera berriak ere antolatu dituzte:

  • Komikiaren astea haurrentzat.
  • Bibliotekaren egunaren harira, Printze txikiaren astea.
  • Literatur solasaldiak ingelesez helduentzat.
  • Paziente Bizia tailerra, Osakidetzarekin elkarlanean.
  • Elikadurari buruzko hitzaldiak…

Informazio gehiago biblioteka bertan, WhatsAppez 647 673 451 zenbakian edo emailez binformacion@errenteria.eus helbidean.

Horretaz gain, ohiko ordutegian daude jada irekiak liburutegiak:

  • Helduen biblioteka: astelehenetik ostiralera, 08:30-20:30
  • Haur biblioteka: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00
No comments yet.

Utzi erantzuna