Urdaburu Mendizale Elkarteak Piriniotan duen Abau Bordara irteera antolatu du datorren astebururako

Urdaburu Mendizale Elkarteak Piriniotan duen Abau Bordara irteera antolatu du datorren astebururako, hau da, irailaren 22 eta 23rako.

Ibilbidea honako hau izango da:

Larunbata 22: Urtzainki-Larratza (1587)-Arnaia (1646)-Abau Borda.

Igandea 23: Barranco de Gamueta-Chinebral de Gamueta (2327)-Linza.

Bazkideentzako prezioa 35 eurokoa izango da, eta bazkideak ez direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.

Izena emateko elkartera jo daiteke astearte eta ostegunean 19:00etatik 21:30etara, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu berean edota formulario hau bete:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/abau-borda

Irteerari buruzko informazio guztia hemen irakur daiteke.