Kaputxinoetako komun publiko berria irekita egongo da bihartik aurrera

Kaputxinoetako komun publiko berria irekita egongo da bihartik aurrera, hilak 19. Jose Manuel Zamarreño parkean dago eta auzotarrei zein parkearen erabiltzaileei emango die zerbitzua.

Komuna jartzeko lanak uztailan hasi ziren eta 69.293 euroko kostua izan du.

Ekipamendu berri honekin herrian jartzen ari diren komun sarea osatzen ari da Udala.