Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2018 urtean emango diren Hirigintza saileko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

Diru-laguntza lerroa:

Errenteriako hirigune historikoan, jabekide erkidegoei eta eraikinen jabeei Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko.

Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko:

  • Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena–galdetegia eta diktamena ematea; beharrezko dokumentazio eta zuzendaritza teknikoa aurkeztea; eta/edo Ikusketa-diktameneanzehaztutako obrak egitea, obrak eraikineko osagai komunei eragitea.
  • Ikuskapen txostenari eta obrei buruzko diru-laguntzak bakoitza bere aldetik eskatu daitezke.
  • 2018.urtean eginiko ikuskapen txostenak izango dira diruaz lagundi litezkeenak eta 2018an amaitutako obrak.
  • Obrak burutzeko dirulaguntzen eskarietan, ez dira ontzat hartuko bukatu gabeko obrak badira. Bestetik, 2017an edo aurretik egindako EIT txostenak ez dute dirulaguntzarik jasoko

Lerro horretarako baimendutako gastua 100.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea izango da 2018ko irailaren 20tik 2018ko abenduaren 31 bitarte edo aurretik, aurrekontuetako partida agortuko balitz.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian dute informazioa eskuragarri.