Trafiko aldaketak egongo dira Atlantikaldia eta Jaizkibelera Igoera direla eta

Atlantikaldia eta Jaizkibelera Igoera direla eta, hainbat trafiko-aldaketa egongo dira datozen egunotan:

Atlantikaldia

1.- Zirkulazioa

Nafarroa Etorbideak ibilgailurik gabe egon beharko du Aurrera pareko zubiaren eta Santa Clara plazaren artean. Hortaz, ezin izango da bertan aparkatu ostegunetik, hilak 20, igandera, hilak 23.

2.- Trafiko mozketak

  • Irailak 20, osteguna, 20:00etatik 22:00etara, kontzertuek irauten duten artean, Lehendakari Agirre plazan.
  • Irailak 21, ostirala, 20:00etatik 01:00etara, kontzertuek irauten duten artean, Lehendakari Agirre plazan.
  • Irailak 22, larunbata, 20:00etatik 01:00etara, kontzertuek irauten duten artean, Lehendakari Agirre plazan.
  • Irailak 22, larunbata, trafiko itxiera egongo da Zamalide kalean egun osoan zehar.
  • Panierreko zubia itxita egongo da honako ordu hauetan:
    • Irailak 20, osteguna: 17:00etatik 22:00etara
    • Irailak 21, ostirala, 17:00etatik 00:00etara
    • Irailak 22, larunbata, 10:00etatik 01:30era.

3.- Garraio publikoa

Lehendakari Agirreko trafiko mozketek irauten duten artean, Oiartzun Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak GI-636tik, (Bariantetik) desbideratuko dira eta, beraz, Alamedako, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak bertan behera utziko dira.

Gidariei eskatzen zaie erdigunekoak ez diren hautazko bideak erabiltzeko, eta auzoetara iristeko GI-636a (Bariantea) erabiltzea gomendatzen zaie.

4.- Aparkalekuak

Atlantikaldia jaialdian zehar Telleri-Alde ikastetxean eta Lousadan aparkatzeko baimena emango da.

Lousadan jaialdi osoan zehar aparkatu ahal izango da, eta Telleri-Alde ikastetxean, ostiral eta larunbatean, 19:00etatik 04:00etara.

Jaizkibelera Igoera

Errenteria Motor eta Jaizkibel taldeek Jaizkibelera XL Igoera antolatu dute irailaren 22 eta 23rako.

Irailaren 22an, 17:00etatik 20:30era egiaztapen teknikoak egingo dituzte Touring Etorbidean. Hori dela eta, tarte hori itxita egongo da trafikoarentzat 07:30etik 20:30era.