Urriaren 7an, igandean, Gipuzkoan lehen aldiz lehiatuko den europar boxeo-borrokaldia hartuko du Errenteriak

Aurkezpenean Latigo boxealariak, entrenatzaileak, antolatzaileek eta Gipuzkoako Boxeo Federazioko, Foru Aldundiko eta Errenteriako Udaleko ordezkariek parte hartu dute

Urriaren 7an errenteriarrek kalitate handiko boxeo gaubela bat ikusteko aukera izango dute, besteak beste europar boxeo-borrokaldi bat eskainiko duena, lehen aldiz Gipuzkoan.

Borrokaldi horretan Sebas Perez boxeolari errenteriarrak (Latigo), gerriko nazionala eta europarra izango ditu jokoan oilar pisua kategorian. Orain arte inoiz ez da horrelako gerriko bateratzerik gertatu.

Gaubelan hiru borrokaldi profesional eta zazpi amateur egongo dira.

Latigok adierazi du egun horretako borrokaldietako hiru emakumezkoek lehiatuko dituztela, eta emakumezkoek kirol mota honetan ere parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. Bestalde, bereziki harro dagoela esan du txapelketa hau bere herrian lehiatu ahal izateagatik.

Aurkezpen prentsaurrekoan gaubela honek gipuzkoako boxeoarentzat duen munta nabarmendu dute.

Bertaratzea

Gaubela urriaren 7an izango da, igandean, 19:00etan, Galtzaraborda kiroldegian.

Sarrerak honako toki hauetan eros daitezke: Team Latigo elkartean, Galtzaraborda kiroldegian, Errenteriako Vivaldi eta Aralar tabernetan eta Donostiako Araba Etxean.

15 eta 25 euro arteko salneurria dute.