Hiru errenteriarrek igeriketa saria jaso zuten Gipuzkoako Igeriketako Galan

Larunbatean Gipuzkoako Igeriketako Gala ospatu zuten Ordizian. Bertan 2017-2018 denboraldiko igerilaririk onenak saritu zituzten eta haietatik hiru errenteriarrak dira: Lucia Cemborain, Elene Pérez eta Jorge Ortega, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartekoak.

Gainera, Oarsoaldea Igeriketa taldeko hiru oiartzuarrek ere sari bana jaso zuten: Lide Larreak, Leire Arozenak eta Gemma Lázarok, hain zuzen ere.

Zorionak eta segi horrela!