Bilbon emakume bat bere bikotekideak erail duela salatzeko mobilizazioak

Emakume bat erail du bikoteak Bilbon. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, irailak 27, osteguna, egindako deialdiarekin:

– Errenteria: osteguna, irailak 27 19:00ean Niessen merkataritza-gunean.

– Pasaia: osteguna, irailak 27 19:00etan Antxoko Zumardian

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela. Horrelako gertaerak ez dituzte gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraituko dute, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari haien elkartasunik beroena adierazi nahi diete.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!