Gaixotasun kroniko bat duten pertsonentzat tailerra, ‘Hace 22 años’ liburuaren aurkezpena eta Komikiaren Astea egongo dira Udal Bibliotekan datozen egunotan

Ekintza ugari antolatu ditu Udal Bibliotekak datozen egunotarako.

‘Nire osasuna biziki zainduz’ tailerra

Gaur, asteazkena, “Paziente Bizia” programaren inguran hitzaldi informatiboa eskainiko du Bibliotekak, Osakidetzarekin batera, irailaren 19:00etan, Xenpelar Etxean.

Ondoren, zazpi astez, astean behin ‘Nire osasuna biziki zainduz’ tailerra egongo da liburutegian, urrian hasita. Tailer hori edozein gaixotasun kroniko duten pertsonei edo haien zaintzaile nagusiei dago zuzenduta.

‘Hace 22 años’ liburuaren aurkezpena

Ostiral honetan, jaiotzez Malagakoa baina Irunen bizi den Rosa Rubioren “Hace 22 años” liburu berriaren aurkezpena egongo da. Bere eleberriaren zenbait pasarte Errenterian kokatzen dira Hitzordua 19:00etan izango da, Xenpelar Etxean.

Komikiaren astea

Urriaren lehenengo astean komikiari buruz gehiago jakiteko eta nork bere komikia sortzeko aukera egongo da Iosu Mitxelena marrazkilari oiartzuarraren eskutik.

Komikigintza tailer hau urriaren 1etik 5era izango da, 17:30etik 19:30era, Xenpelar Etxean, eta 8-10 urte arteko haurrei dago zuzenduta. Izen emateak liburutegian bertan egin beharko dira.