Astelehenean irekiko dute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2018ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera emango zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea:

– 2018ko urriaren 1etik azaroaren 12a arte, biak barne.

Ordaintzeko modua:

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 12an, baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta bidez igorriko dira zergadunak adierazitako helbidera, udal honen edozein entitate laguntzailetan ordain daitezen.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.

Edozein arrazoi dela medio dagokion kuota ordaintzeko ordainagirik ez duena ZU! Zure Udala arreta zerbitzura gertura daiteke astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara, eta bertan emango diote ordainketa burutu ahal izateko ordainagiriaren kopia bat.