Datorren astean Beraungo kultur-etxe berria egiteko lanak hasiko dira

Datorren astean Beraungo garai-bateko eskolaurreko eraikina birgaitzeko lanak hasiko dira bertan kultur-etxe baten instalakuntzak jasotzeko, udal liburutegi zabalago bat izango duena, gaur egungo erabilpen eta teknologiei egokituta.

Hain zuzen ere, Aldakoenea kaleko bigarren zenbakiko eraikina birgaituko dute.

Urriaren 26ko Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 Legearen 17. artikuluaren edukia betetzeko diseinatu da eraikina. Artikulu horretan dago ezarrita sare publikoko liburutegiek ematen dituzten zerbitzuen definizioa.

Zentro berri hori, gainera, jarduera kulturalak eta hezitzaileak garatzeko espazioa izango da.

Lanek 27 aste irautea dago aurreikusia.