Bihar Hirigune Historikorako Hirigintza Inklusiboa prozesuko hirugarren saioa egingo dute

Bihar Hirigune Historikorako Hirigintza Inklusiboa prozesuko hirugarren saioa egingo dute, eta esku-hartzeko lehentasunezko eremuak markatzea eta hobetzeko esku-hartzeak proposatzea izango du helburu.

Irailaren 25ean egin zen Errenteriako hirigune historikorako HIRIGINTZA INKLUSIBOA prozesuko lehen lan-mintegia. Aipatutako esparruaren egungo egoeraren diagnostiko bat egin zen, hirigintzako puntuak genero-ikuspegitik aztertuta. Parte-hartzaileei gonbitea luzatu zitzaien hirigune historikoa eta bertako eremuak nola erabiltzen dituzten adieraztera, ondoren gune gatazkatsuak identifikatzeko.

Hainbat foku problematiko identifikatu eta karakterizatu dira.

Informazio hau guztia lan-mapa batean bildu da momentuan bertan, eta txosten batean jaso da azterketa kritikoa. Bi dokumentu horiek izango dira biharko, urriaren 9ko, lan-saiorako oinarri. Saio horretan, esku-hartzeko lehentasunezko eremuak markatuko ditugu eta hobetzeko esku-hartzeak proposatuko ditugu epe ertain-luzera burutu beharreko esku-hartzeko plan orokorra egiteko abiapuntu izan daitezen.

Biharko saioa ere irekia izango da, arratsaldeko 18:00etan, Biteri kaleko Reina aretoan, eta Udalak parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Hemen deskarga dezakezu irailaren 25eko diagnostiko tailerraren txostena