‘Oihal eta arto-hosto artean’, Jantziaren Zentroko erakusketa berria

Urrian, Lucia Sánchez eta Lola Altolagirre artisauen lanak ikusgai izango dira Jantziaren Zentroaren behe solairuan. Bi artisauek material natural eta jasangarriak erabiltzen dituzte artelanak sortzeko: arropa, alfonbrak, tapizak…

Lucia Sánchez oihalgintzan aditua da, 1993 urtean “Telarista Urbana” artisau proiektua abian jarri zuen. Lola Altolagirrek arto hostoak erabiltzen ditu, antzinako teknika sormen berrietarako.

Erakusketa doan ikus daiteke urriaren 28ra arte, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Ehunean mandala sortzeko tailerra

Erakusketaz gain, Lucia Sánchezek ehunean mandala sortzeko tailerra eskainiko du urriaren 27an, arratsaldeko 18.00etan Jantziaren Zentroan. Tailerra gazteleraz eskainiko da eta bi euro balio ditu. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidean edo 943 49 45 21 telefonora deituta.