‘Yonodesperdicio’ erakusketa ikusgai izango da Niessengo Merkatalgunean ostegunera arte

Prosalus GKGEak erakusketa antolatu du Niessen Merkatalgunean urriaren 11ra arte, ostegunera arte. Denera, 8 paneleko erakusketa elebidun bat egin dute aurkeztutako diagnosiaren datuekin. Izan ere, Gipuzkoan 123.000 tona janari xahutzen dira urtero, hau da, 170 kilo pertsonako urtero.

Errenteriaz gain, Irun, Hernani, eta Tolosan ere izango da ikusgai Yonodesperdicio erakusketa. Hain zuzen ere, Prosalus GKEak gosea murrizteko eta elikagaien segurtasuna eta elikadurarako giza eskubidea sustatzeko lankidetzarako proiektuak lehendik landu dituen herrietan.

Gainera, etxeetako elikagaien hondakinen murrizketarako lankidetza-kontsumoko Estatuko lehen web-mugikor aplikazioa jarri dute martxan. Honek, elikagaiak zaborrera ez botatzeko erregistratuta dauden pertsonen artean elikagaiak partekatzeko aukera ematen du.