GR 85 edo Zentzumenen bidearen 5. etapa urriaren 20rako antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen 5. etapa antolatu du urriaren 20rako. Ibilaldia Santa Colomatik erdi aroko Frias herrira izango da, eta bidean Parayuelo, Lomana eta Quintana Maria herrietatik eta San Clementeko nekropolisetik pasatuko da. Zeharkaldiak 5 ordu iraungo ditu.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik, eta 7:45eaan, Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan, elkarteko web orrian, edota formulario honen bidez.

Informazio gehiago, hemen.