Inauteriak antolatzeko lehenengo bilera datorren ostegunean

Inauteriak | Kultura 2018-10-18 | 0

Errenterian antolatzen diren jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada handia eman die azken urteotan inauteriei, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Azken urteotako egitarauan proposamen berriak landu dituzte eta izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa dute. Hori dela eta, 2019ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo dute egitaraua mamitzen hasteko.

Bilera hori datorren ostegunean, hilak 25, izango da, 19:00etan, Merkatuzarren.

No comments yet.

Utzi erantzuna