Ikasleek zarataren inguruan egindako eskaera eta iradokizunei erantzun die Udalak

Errenteriako Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle-ordezkariek eta Udaleko ordezkariek ikasturte honetako lehen foroa ospatu dute gaur Udaletxeko areto nagusian. Saio honen helburua aurreko ikasturtean ikasleek Udalari zarataren inguruan egindako eskaera eta iradokizunei erantzutea izan da. Horrela, Errenteriako alkateak (Julen Mendozak), 2017/2018  ikasturtearen amaieran  ikastetxeek Udalari egindako eskaerak zein proposamenak banan-bana erantzun ditu. Hauek izan dira parte hartu duten ikastetxeak: Bizarain LH, Bizarain DBH, Cristobal Gamon, Don Bosco, Koldo Mitxelana, Egiluze Gurutzeko Alabak eta Telleri-Alde.

Ikasturte honetan Errenteriako Eskolako Agenda 21en parte hartzen ari diren ikastetxeek energia eta klima aldaketa dituzte aztergai.