Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan Errenterian proiektatuko dituzte

Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzaz, mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 8an eta 9an, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, 2017ko Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan ikusi ahal izango dira.

Egun bakoitzean film labur bat eta bi film emango dituzte, eta saio bakoitzak bi ordu iraungo ditu gehienez.

Programazioa honako hau da:

Osteguna, azaroaren 8a

• Song for the Nomad (6′).

• The Frozen Road (24′) 2017ko BMFFko zuzendari hoberenaren saria.

• Psycho Vertical (64′) 2017ko BMFFko gidoi hoberenaren saria.

Ostirala, azaroaren 9a

• Aurrera (7′)

• Mama (44′). 2017ko BMFFko Epaimahaiaren saria.

• Zortzi Yukon (45′). 2017ko BMFFko euskarazko film hoberenaren saria.

Sarrerak erostea

Sarrerak dagoeneko salgai daude saioko hiru eurotan. NIESSEN Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian eta emanaldiaren egunean bertan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago eros aditezke. Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, aldiz, astearte-ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.