Astelehenean irekiko da San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea

 

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea urriaren 29an irekiko dela eta azaroaren 9an amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, eskaera eredua bete beharko dute interesdunek. Eredu hau ZU! zerbitzuan bertan, Niessen Kulturgunean (Alfonso XI kalea) edo errenteria.eus webgunean eskura daiteke.