LARRIE, Errenteriako Gaztelekuetako gazteek egindako laburmetraia, asteazkenean estreinatuko dute

2017-2018 ikasturtean zehar, Errenteriako Udal Gaztelekuetan parte hartzen duten gazteek LARRIE izeneko laburmetraia sortu  dute. Hori dela eta, datorren azteazkenean, urriaren 31an, 18:30tan, emanaldi berezi bat egingo dute Niessen Aretoan.

LARRIE laburmetraia Gaztelekuetan landutako prozesu baten emaitza da. Hain zuzen ere, urtero egiten duten Izuaren Etxearekin lotura zuzena duena. 2017Ko abenduaren 28an, AKELARREA izeneko izuaren etxearen prozesuan landutako ideia ezberdin, makillajean trebakuntza, lan talde giroa… oinarri hartuta, laburmetrai bat egitea proposatu zuten gazteek; hortaz, Errenteriako erdiguneko kale zaharretan eta Koldo Mitxelena Institutuan grabatutako euskarazko laburmetrai hau sortu dute.

Ateak asteazkeneko 18:15ean irekiko dira eta sarrera librea izango da. Aforoa mugatua da.